Heriotzaren Begiak. Cesare Pavese/Xabier Lete.   Leave a comment

Etorriko da zure soaz heriotza

gor, logabe, alhadura zaharren gisa,

goiznabarretik gauera alboan dugun

ohidura zentzugabe bat bailitzan.

Zure begiak alferrikako hitza izanik

garraisi mutu, isiltasun oro isil,

goiz bakoitzean aurkitzen dituzu adi

ispilura begiratuz, ilun, hurbil.

Jakinen dugu egun hartan, oh

itxaropen!

bizitza zarela eta ezereza,

guztiontzat du heriotzak soa zorrotz

bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Urratuko da ezpain hertsien keinua,

aurpegi arrotza leihoaren ondoan,

usadioen guneak desitxuratuz

biluztasuna nagusitzen denean.

Zure begiak argi grisaren errainu,

mendi ilunen goizorduko izotza,

esnatzearen dardara eta ikara

kale hutsetik hurbiltzen zarenean.

Jakinen dugu egun hartan, oh

itxaropen!

bizitza zarela eta ezereza,

guztiontzat du heriotzak soa zorrotz

bakar, mutu, leizera jetsiko gera.

Paco Ibañez & Imanol – Oroitzen (1998)

http://ekaitzaldi.blogspot.com/2008/05/paco-ibaez-imanol-oroitzen-1998.html

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: